COPYRIGHT ETA CREATIVE COMMONS

COPYRIGHT ETA CREATIVE COMMONS

Argazki eta testu guztiek dauzkate berekin egile eskubideak, eta sortzaileak, berriz, copyright delakoak babesten ditu. Egileak ez badu kontrakorik esaten, hura izango da bere lanen jabe bakarra bizi den arte.

Sortzaileak aukera du copyright horri uko egitea eta bere lana erabilera publikoaren esku uzteko. Copyleft baimenak. Horien bitartez, egileak baldintza sorta bat jar dezake eta bere lana nola erabiltzea nahi duen zehaztu dezake. Copyleft baimenik ezagunena Creative Commons da. Baimen mota hori duten lanak (CC siglak eraman ohi dituzte).

Egile eskubideak eta Internet

Interneteko edukien erabilera baimena errespetatzea komeni da ezusteko txarrik ez hartzeko-

Internauta batek irudi polita ikusi du Interneten eta egila nor den begiratu gabe kopiatu du ordenagailuan. Egun batean blog bat irekitzea pentsatu du, eta irudi hori jarri du blogaren ikur moduan. Blog txukuna egin du, nonbait, eta ezagun bihurtu da jendearen artean. Egun batez, ordea, ezustean mezu elektroniko bat jaso du gure blogariak; irudi politaren jabeak idatzi dio, ez oso pozik, itxuraz. Irudia berea dela jakinarazi dio, eta kentzeko eskatu dio, auzitara eramango duela bestela. Blogaria ataka estuan dabil orain: jendeak irudi horrekin ezagutu du bloga, eta kentzen badu, ikur nagusietako bat galduko du. Kentzen ez badu, ordea, auzitara eraman dezakete legea hausteagatik, edo isun handia ordainarazi…

Bere garaian arreta gutxi jarri zion argazkiaren baimenari, eta orain buruhausteak! Argiago jokatu izan balu, agian ohartuko zen aski zuela argazkiaren ondoan egilearen izena jarrita, askotan baldintza hori baino ez baitiote jartzen besteren eduki kulturalak erabili nahi dituenari.

Egoera hori guk asmatua da, baina gero eta sarriago gertatzen dira halakoak on line sortzen ari diren komunikabideetan. Hasierako garaietan, ohikoa izaten zen besteren irudi eta testuak kezka handirik gabe erabiltzea. Asmoa ez zen izaten beste egile baten obraren jabe egitea, baina egiaz, horixe egiten ari ziren, eta hori legez kanpokoa da.

Kultura eskuratu daiteke, baina ez nahi bezala erabili

Denborarekin, egileak jabetu dira eskubide batzuk dituztela beren lanen gainean (webgune batean argazki, abesti edo bideoa argitaratzen duen edonor da egile). Asko trebatu dira teknologia kontuetan, eta orain jakin dezakete norbait haien sorkuntza lanak erabiltzen ari ote den baimenik gabe edo baimen arauak bete gabe. Horregatik, egun, arriskutsu samarra da besteren edukiak desegoki erabiltzea.

Interneteko kultura jende askoren eskura dago, baina horrek ez du esan nahi inolako kontrolik ez dagoela eta nahi bezala erabil daitekeela. Gauza batzuk erabili ahal izateko, baldintza jakinak errespetatu behar dira nahitaez, eta beste gauza asko, ezin dira erabili. Oso garrantzitsua da hori gogoan hartzea, eta eduki bakoitzak zer baimen mota duen ongi begiratzea, bestela mezu elektronikoren bat jaso dezakegu ezustean…

‘Copyright’ eta ‘Creative Commons’

Argazki eta testu guztiek dauzkate berekin egile eskubideak, eta sortzaileak, berriz, copyright delakoak babesten ditu. Egileak ez badu kontrakorik esaten, hura izango da bere lanen jabe bakarra bizi den arte, eta hil eta hurrengo 70 urteetan ere bai. Zer esan nahi du horrek? Hauxe: soilik egileak eta haren oinordekoek egin ditzake lanaren kopiak, haiek soilik erreproduzitu dezakete, interpretatu, hari lotutako lanak sortu edo publikoki aurkeztu. Erabili nahi duen orok baimena eskatu beharra dauka.

Sortzaileak aukera du copyright horri uko egiteko eta bere lana erabilera publikoaren esku uzteko. Copyleft baimenik ezagunena Creative Commons da. Baimen mota hori duten lanak (CC siglak eraman ohi dituzte) kopiatu eta zabaldu daitezke, baina egileak jarri dituen ohar eta mugei jarraitu behar zaie beti (atributu edo ezaugarriak deitzen zaie). Honako hauek izan daitezke:

  • ‘Attribution’ (Aitortu): lanaren egilea nor den esatera behartzen du.
  • ‘Noncommercial’ (Ez merkataritzarako): kopiatzen duenak ezin du etekin ekonomikorik atera.
  • ‘No Derivative Works’ (Lan eratorririk gabe): inolako aldaketarik gabe zabaldu behar da lana (argazkia erabil dezakezu baina ezin collage batean erabili, adibidez).
  • ‘Share Alike’ (Berdin partekatu): lan horri lotuta sortzen diren guztiek jatorrizkoak bezalako baimena eduki behar dute (adibidez, galarazita dago CC baimena duen argazki bat copyright duen liburu batean argitaratzea).

Ezaugarri hauetatik bat bakarra har dezake egileak, edo batzuk,eta berak nahi duen baimen mota sortu. Musika talde batek, adibidez, erabaki dezake nornahik kopiatu ahal izango dituela haien abestiak, baldin eta egileen izena jartzen badu (Attribution) eta inork dirurik irabazten ez badu (Noncommercial). Eta taldeak ez balu nahi izango DJ batek abestiak beste batzuekin nahastea, orduan No Derivative Works ezaugarria jarriko luke. Oso erraza da baimen mota bat aukeratu eta ezartzea, eta inprimaki bat betetzea besterik ez da.


Copyleft eskubideak deskribatzen dituzten ikono batzuk:

Irakurri eta ikusi ondoren egin ariketa hau eta dropbox gunean utzi.Klabea irakaslea dauka.